ETAren osteko garaiaz eta "zigorraren zentzuaz" aritu dira Parisen

Bakea Euskal Herrian Parisko legelarien batzordeak eta Parisko abokatuen bazkunak antolatuta, konferentzia bat egin dute Parisen, Bake Bidearen sostenguarekin batera: Zigorraren zentzua bakearen ondoren.

Parisko konferentzia, gaur. BAKE BIDEA.
2018ko abenduaren 13a
07:19
Entzun

Pariseko Abokatuen Elkargoko dekano-orde Basile Aderrek egin du sarrerako lehen hitzaldia, eta Serge Portelli legelariak eta Anaiz Funosas Bake Bideko presidenteak eman diote segida, "bakearen zein zigorraren esanahia eta lotura" azalduz.

Haien ondoren egin dute lehen mahai-ingurua: ETA erakundearen eta errepresioaren bilakaera historikoa. Amane Gogorza Zuzenbide Pribatu eta zientzia kriminaletako irakasleak gidatuta, Xavier Crettiez Zientza Politikoetako irakaslea, Emmanuel Pierre Guittet Zientzia Politikoetako doktorea eta Paco Etxeberria auzi medikua aritu dira. ETAren "historia sozialaren" inguruan jardun du Crettiezek gehinbat, eta Espainiako Estatuan euskal herritarren aurka erabilitako torturez, Etxeberriak. Zehazki, "torturaren praktika eta ezkutuko errepresioarekin lotutako kasuak" aztertu ditu auzi medikuak, eta Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketaren berri ere eman du. Azkenik, erakunde armatuaren aurkako errepresioaz ari da Guittet.

ETAren desegitearen aurrean erabaki judizialak: posible al da bilakaera bat?. Horixe izan da konferentziaren bigarren gaia, Jean Paul Céré, Zuzenbide irakasle eta Zuzenbide Penaleko Elkarte Frantseseko Lehendakaria aritu da hizketan. Frantziako Estatuko lege eta auzitegiak aztertu ditu Cérék, ETAren desegiteak haien erabakietan eragin ote duen edo eragin dezakeen ikusteko.

Michel Tubiana Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidenteak, Xantiana Cachenaut abokatuak eta Serge Portelli epaile ohiak osatu dute azken mahai-ingurua, eta Philippe Texier magistratuak egin du bukaerako hitzaldia.

Iazko abenduaren 9an Bakea Euskal Herrian: orain presoak lelopean manifestazio bat izan zen, Parisen, Ipar Euskal Herriko hainbat eragilek sustatua.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.