ETArena izan daitekeen zulo bat aurkitu dute Landetan

Metalen bila ari zen pertsona batek topatu zuen abenduaren 31n, Tosse herriko baso batean, iturri judizialen arabera.

Poliziak zulo bat miatzen Senperen (Lapurdi), iazko apirilaren 8ko ETAren armagabetzean. GUILLAUME HORCAJUELAO (EFE)
Berria
2018ko urtarrilaren 12a
20:10
Entzun

ETArena izan daitekeen zulo batean aurkitutako materiala aztertzen ari da Frantziako fiskaltza. Iturri judizialak aipatuz France Bleu irratiak zabaldu duzenez, errepideetako mapak, mapa topografikoak, detonagailu batzuk eta lehergai kopuru txiki bat zegoen zuloan, bi kutxatan sartuta. ETAren anagrama ikus daiteke material horretan, informazio horien arabera.

Akizeko fiskalak hartu zuen material hori aztertzeko ardura, baina terrorismo gaietarako Parisko fiskala ari da zeregin horretan.

Tosse herriko baso batean (Landak, Okzitania) aurkitu dute zuloa. Fiskaltzako iturriek azaldu dutenez, ustekabean topatu zuen metalen bila ari zen pertsona batek, bere detektagailuarekin, abenduaren 31n. Horren berri eman zien jendarmeei,  eta ingurua hezi ondoren, atera zuten handik material guztia zulotik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.