ETArenak izan daitezkeen 180 kilo lehergai aurkitu dituzte Frantzian

Lot et Garonne departamenduan topatu dute zuloa, "kasualitatez". Dozena bat arma ere bazeudela esan du Poliziak.

2009ko ekainaren 15a
15:14
Entzun
Frantziako Poliziak ETArena izan daitekeen zuloa aurkitu du Lot et Garonne departamenduan, Pinderes herrian, eta bertan dozena bat arma -bost errebolber eta zazpi pistola- eta 180 kilo lehergai zeudela jakinarazi du.

Hango ubide batzuetan larunbatean lanean ari ziren behargin batzuek "kasualitatez" topatu zuten zuloa,Poliziak dioenez.

Subfusil bat, ehunen bat tenporizadore, lokarri detonagailuak, 150 bat matrikula plaka huts, aluminio hautsaren hamabi kilo, auzfrearen bi kilo, pentritaren lau eta erdi, 9 milimetroko 250 kartutxo edota 38 kalibreko 400 kartutxo ere aurkitu dituzte, betiere ikerketako iturrien arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.