politika

ETArenak izan daitezkeen bi zulo aurkitu dituzte Frantzian

Zulo batean 209 kilo amonio nitrato eta bestean autoen matrikulak atzeman dituztela adierazi du Poliziak.

2009ko abuztuaren 24a
17:55
Entzun
Pardaillanen (Herault departamendua, Frantzia) ETArena izan daitekeen zulo bat aurkitu dute. Barnean, 209 kilo amonio nitrato atzeman dituztela adierazi du Frantziako Poliziak, "ETAk amonala sortzeko erabiltzen duen substantzia". Horrez gain, Herault departamenduan beste zulo bat aurkitu dute Minerve herritik gertu eta bertan autoen matrikulak zeudela jakinarazi dute.

Pasa den asteazkenean Fantziako Poliziak Alberto Matxain iruindarra, Aitzol Etxaburu ondarrutarra eta Andoni Sarasola lesakarra atxilotu zituen Le Corbier Villaremberteko eski estazioko (Saboiako departamenduan, Frantziako Alpeak) etxe batean. ETAren aparatu militarreko "logistika arduradunak" izatea eta ETAko hainbat talderi armak eta leherkariak ematea leporatu die hirurei. Atzo espetxeratu zituzten hirurak; Etxaburu Fleury-Merogisen, Andoni Sarasola La Santen eta Alberto Matxain Fresnesen.

Atxiloketa horien ostean, Frantziako Poliziak guztira bederatzi zulo atzeman dituela jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.