Lau ordu luzez bonba indargabetzen eman eta gero, 15 kilo kloratita Berroziko egoitzara eraman zituzten, handik denbora batera modu kontrolatu batez lehertua izateko. Kloratita oso leherkari ezegonkorra dela nabarmendu du Herrizaigo sailak.
Uztailaren 23an, goizaldean, gertatu zen Berroziko Ertzain-etxeko bolborategi batean leherketa, eta horren ondorioz aldameneko beste bolborategi batek ere eztanda egin zuen. Zaintza lanetan ari ziren bi ertzain zauritu ziren eta erietxera eraman behar izan zituzten.
Berroziko leherketa
ETAri atzemandako kloratitak eragin zuen Berroziko Ertzain-etxeko bolborategian gertatu zen leherketa
Bilboko Larraskitu auzoan ETAk jarritako bonba-tranpan eskuratutako kloratitaren egoera txarrak eragin zuen iragan uztailaren 23an Berroziko (Araba) Ertzain-etxeko bolborategian izan zen leherketa, Herrizaingo sailak baieztatu duenez. Leherketa horren ondorioz, bi ertzain arin zauritu ziren. Iturri horien arabera, uztailaren 1ean ETAk jarritako bonba hori Ertzaintzaren artezilarien aurkakoa zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu