Politika

ETAri berehala desegiteko eskatu dio Eusko Legebiltzarreko Mahaiak

Hernanin joan den ostiralean ustez ETAk bonbak jarri izana gaitzetsi du.

2009ko urtarrilaren 20a
18:20
Entzun
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak ETAri "berehala desegitea" galdegin dio gaur, eta Hernanin (Gipuzkoa)joan den ostiralean izandako atentatua gaitzetsi du.

Legebiltzarreko Mahaiaren esanetan, ETAk ''ertzainak hil nahi'' izan zituen Santa Barbara mendian atentatua egitean. Halaber, erakunde armatuaren jarduna bukarazteko eta "Euskadin bakea eta askatasunak sendotzeko'' lan egingo duela esan du Mahaiak.

Zabaldu duen oharrean, Mahaiak ''segurtasunaren profesionalak'' zoriondu ditu "beren profesionaltasunari esker eten egin zutelako atentatu honen egileen asmoak''.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.