Telebista

ETBk laugarren urtez emango du Espainiako erregearen mezua

Asteartean EITBko zuzendari nagusi Alberto Suriok esan zuen Eusko Legebiltzarraren iritzia kontuan hartuko zuela, baina EH Bildu baino ez da agertu mezua emititzearen aurka.

urtzi urkizu
2012ko abenduaren 21a
22:36
Entzun

Espainiako kate askotan bezala, ETB2 kateak Juan Carlos I.a Espainiako erregearen gabon mezua emitituko du. Laugarren urtea da ETBk mezu hori emango duena. Alberto Surio EITBko zuzendari nagusia kargua heldu zenetik urtero eman dute, baina aurten azken ordura arte zalantzak izan dira.

EH Bildu mezua ETBn ematearen aurka azaldu zen duela egun batzuk eta eskaera zuzena egin zion Iñigo Urkullu lehendakariari. Asteartean EITBko administrazio kontseiluko bileran Suriok adierazi zuen aintzat hartuko zuela Eusko Legebiltzarraren iritzia. Baina egunotan ez EAJk ez Eusko Legebiltzarrak ez dute ezer aipatu gaiaren inguruan. Eta horrenbestez, ETB2k mezua emango du. Suriok berak du hori erabakitzeko ahalmena. Une honetan Surio da ETBko zuzendaria, Miguel Angel Idigorasek duela aste batzuk kargua utzi ostean.

2009. urtean emititu zuen aurreneko aldiz ETB2k erregearen mezua: %24,4ko ikusle kuota bereganatu zuen (aurreko urtean ordu berean Teleberri-k %35,5ekoa izan zuen). 2010ean, ikusle kuota %11,3ra jaitsi zen. Eta iaz, %9,9ko kuota izan zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.