KOmunikabideak

ETBko aldaketak "aurkezleetan eta ordutegietan igarriko dira, ez edukietan"

Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak 2009-2010 denboraldiko programazio aurkeztu du. Albistegiak, eztabaidak, aisialdiko programak eta kirola izango ditu ardatz.

2009ko irailaren 25a
16:34
Entzun
ETBk 2009-2010 sasoian izango dituen "aldaketak aurkezleetan eta ordutegietan igarriko dira, eta ez hainbeste edukietan", gaur Alberto Surio komunikabidearen zuzendari nagusiak adierazi duenez programazioaren aurkezpenean, Bilbon. EITBk ekoitzitako albistegiak, eztabaidak eta aisialdiko programak izango dira programazioaren oinarria. Baina kirol emankizunek ere leku berezia izango dute; gizonezkoen futboleko Txapeldunen Ligak, esaterako.

Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariak adierazi du informazio edukiak areagotu egingo dituztela. Horren harira, ETB2rako saio berri bat iragarri du: Egun on Euskadi magazinea. Astelehenean hasiko da -8:30etatik 10:00etara izango da-, eta albisteak, eguraldiari buruzko inormazioa, trafikoaren egoera eta elkarrizketa politikoa izango ditu ardatz. Udazkenean bertan gaztelaniaz izango den eztabaida saio bat hasiko dute: Plato 2.0, eta Dani Alvarezezek aurkeztuko du. Orain arte Alvarez Radio Euskadiko Boulevard saioa zuzentzen eta aukezten aritu da.

Aisialdiaren arloan ere badaude berrikuntzak.Go!azen gazteentzako seriea udazkenean hasiko dira emititzen. BiGira musikari lotutako talentuak bilatzen dituen saioa ere ekoitziko dute. Baita Mugaldekoak fikziozkoa seriea ere. Azken horrek, naziek Europa mendean dutela, Pirinioetan bizi den familia baten bizipenak kontatuko ditu.

Ordutegi eta kate aldaketak albistegietan

Albistegiek ordu eta kate aldaketak izango dituzte. ETB3ko Gauberri ETB1era pasatuko dute eta, 23:00etan izan beharrean, 23:30ean emango dute. Gaur Egun berriz, goizago emitituko dute: 20:00etan -lehen 20:30ean zen-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.