Radio Euskadin elkarrizketa egin diote gaur Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuari. Efe albiste agentziak jasotako informazioaren arabera, Azkarragak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak ez duela ezer ere atzeratu. Hala ere, azaldu du metodologia zehaztuta izan gabe eta "alderdien erabakitakoa egungo ordenamendu juridikoan nola gauzatuko den erabaki gabe" ezin da alderdien mahaia osatu. Azkarragaren hitzetan, ez da gai horiei buruz hitz egiten alderdi sozialistak "prozesua luzatzeko interesa duelako".
Hori dela-eta, EAko buruzagiak euskal alderdien arteko ezberdinatasunak "lehen bait lehen konpontzeko" eskaera egin du, normalizazioarako alderdien mahaia osatzen hasteko eta "gatazkari irtenbidea emateko benetako urratsak emateko".
Bake prozesua
Etekin politikoa lortzeko PSOE "prozesua apropos atzeratzen" ari dela uste du Azkarragak
Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuaren ustez, PSOEk bake eta normalizazio politikorako "prozesua luzatu" nahi du 2008ko hauteskunde orokorretan "etekin handiagoa" izateko. Azkarragaren ustez, alderdi sozialista "apropos atzeratzen ari da alderdien arteko negoziazioa, datozen hauteskunde orokorretan gaiak zabalik jarrai dezan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu