Akordiorik gabe. Horrela amaitu zen atzo etengabeko arreta guneetako langileek Osakidetzako zuzendaritzarekin eginiko bilera. Ondorioz, gaurko eta hilaren bigarren astebururako deitutako grebari eutsiko diote Bizkaian.Osasun arloko mahai sektorialean aurkeztu zioten langileen ordezkariek beren proposamenazuzendaritzari, baina horrek uko egin zion lehengo baldintzetara itzultzeari, Patxi Mujika langileen ordezkariak azaldu zuenez.
Duela sei hilabete Osakidetzak asteburuetako osasun arretaren funtzionamendua berregituratu zuen, eta etengabeko arreta guneetako langileak jarri zituen lanean larunbatetan. Langile horiek ospitalez kanpoko larrialdiez arduratzen ziren ordura arte.
Mujikaren arabera, erabaki horren ondorioz, osasun etxe batzuk itxi zituzten, lan karga handitu eta pediatria zerbitzuak kendu egin zituzten larunbatetan. Langileek Osakidetzari eginiko proposamenak neurri horiek bertan behera uzteko eskatzen du, martxan jartzeko moduak negoziatu ahal izateko.
Etengabeko arreta guneetako langileen grebak bakarrik Bizkaian izango du eragina, Gipuzkoan negoziatzea erabaki dutelako eta Araban, egoera ezberdina izanik, «berregituraketarekin langileak irabazian atera direlako».
ELA eta LAB sindikatuek, bestalde, elkarretaratzea egingo dute gaur Bilboko Nervion hotelaren aurrean, 18:30ean. Rafael Bengoa Osasun sailburuak hitzaldia eman behar du han. Sindikatuen arabera, «azken hilabeteotako erabakiak osasun publikoaren kontrako eraso zuzenak dira».
Etengabeko arreta guneetako langileek grebari eutsiko diote
Ez dute akordiorik lortu Osakidetzarekin, eta lanuztea egingo dute gaur eta hurrengo astean, Bizkaian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu