EUSKAL HERRIA

Etorkinei kontratu faltsuak egitea egotzita, bi abokatu atxilotu dituzte Bilbon

Espainiako Poliziak egin du operazioa, eta jakinarazi du abokatuen bulegotik material informatikoa, hainbat disko gogor eta dokumentazioa eraman dituztela.

2013ko maiatzaren 24a
14:20
Entzun

Bilbon bi abokatu atxilotu ditu Espainiako Poliziak. Dokumentuak faltsutzea eta iruzurra egitea leporatzen diete, hainbat etorkini lana egiteko kontratu faltsuak egin dizkietelakoan. Poliziak adierazi du kontratu horiek egin ostean etorkinen egoera erregulatu nahi izan dutela.

Espainiako Gobernuak esan du abokatuek haien bezeroei eskaintzen zietela etxean lana egiteko pertsona horiek kontratatzea, eta bezero horiek ez zekitela egoera irregularrean zeudela. Ikerketa duela hainbat hilabete hasi zela ziurtatu dute, etorkinek egindako egoitza eskaeren kopurua nabarmen igo zelako, haien arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.