MURRIZKETAK

Etorkinei osasun arreta kentzea "bidegabea" dela salatu dute elizbarrutiek

Bilboko, Donostiako eta Gasteizko gotzaindegiek gutun bat kaleratu dute osasun alorreko murrizketak direla eta. Etorkinak babesik gabe uztea "duintasunaren aurkakoa" dela salatu dute.

2012ko ekainaren 29a
12:17
Entzun

Paperik ez daukaten etorkinak osasun txartelik gabe uzteko erabakiaren aurka, elkar hartu dute Bilboko, Donostiako eta Gasteizko elizbarrutiek. Agiri bateratu bat kaleratu dute, eta salatu dute "bidegabea" dela neurri hori. "Erregularizatu gabeko etorkinen duintasunaren eta betebeharreko babesaren aurkakoa da", ohartarazi dute. Legea bertan behera uzteko eskatu dute elizbarrutiek, eta adierazi dute "egonezina eta ezadostasuna" sortu dizkietela murrizketa asmoek.

Hiru gotzainen iazko pastorala ekarri dute gogora, eta nabarmendu dute Bibliak kristauei agintzen diela etorkinak "gu bezala" hartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.