Etorkinei paper faltsuak egitea egotzita, sare bat desegin dute
TUTERA. Etorkinei dokumentazio eta kontratu faltsuak egiten zizkien ustezko sare bat desegin du Espainiako Poliziak Tuteran (Nafarroa). Taldeak dirua eskatzen zien etorkinei, paperak eta lan kontratuak lortuko zizkiela esanda, Poliziaren arabera; ordea, gezurrezkoak ziren agiriak. Zortzi pertsona atxilotu dituzte. Legez kanpoko immigrazioa sustatzea, langileen eskubideen aurka egitea eta agiriak faltsutzea egotzi diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu