Gizartea

Etorkinei paperak eskuratzen laguntzeko proiektua abiatuko du Jaurlaritzak

2008ko abenduaren 26a
14:12
Entzun
Bateratzen proiektu pilotua eramango du aurrera Eusko Jaurlaritzak Bilbon. Helburua, paperik gabeko etorkinei lan merkatuan sartzeko aukera eskaintzea da eta, beharrerako eskaintza bat izanik, lan egiteko baimen administratiboa ematea. Horretarako, ezinbestekoa izango da gutxienez duela hiru urtetik Espainiako Estatuan bizi izatea. Ekimen hau hasieran Bilbon martxan jarriko badute ere ere, ondoren Eukal Autonomia Erkidegora zabaltzeko asmoa du Jaurlaritzak.

Proiektu horren inguruan mintzatu da gaur Bilbon Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburua. Jakinarazi duenez, "proiektu esperimental" horretara 175.000 euro bideratuko dituzte eta 650 parte-hartzaile izango ditu. "Horietatik 130 pertsonek ibilbidea amaitu eta paperak eskuratzea" espero dutela adierazi du Madrazok. Plana gauzatzeko, lan orientazio pertsonalizatua ezarriko diete proiektuan parte hartuko dutenei, euren gustuen, formakuntzaren eta lehentasunen arabera. Irizpide horien ondorioz, ibilbide bat ezarriko diete, formakuntza eta praktika uztartuz.

Bateratzen proiektuan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrekari penalik ez izatea eta profil jakin bat izatea. Hiru pertsona multzori zuzenduko zaio plana: bi urtez gutxienez Espainiako Estatuan erroldatuta daudenei eta egun Bilbon bizi direnei, lan egiteko baimena ez baina bizitzeko baimena duten pertsona berrelkatuei, eta bat-bateko irregulartasun arriskua dunetei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.