Gizartea

Etorkinei ustez egindako iruzurraren epaiketa, bertan behera

Etorkinetako batzuk kanporatuak izateko arriskuan daude. Atzerritarrentzako Bulegoak ez die baimena berriztatu nahi.

gotzon hermosilla
2014ko ekainaren 3a
11:58
Entzun

Bizileku baimenen iruzurrean kalteturik suertatu ziren hamabost bat lagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean. "Justizia, paperak eta lana" eskatzen zituzten, eskuetan zeramaten pankartaren arabera. Iruzur hori dela-eta epaiketa egitekoa zen gaur, baina bertan behera gelditu da bigarren aldiz, akusatuetako baten osasun arazoak argudiatuta.

Epaiketaren atzerapen horrekin, oso egoera delikatuan gelditu dira iruzurra jasandako etorkinetako batzuk, Justiziarekin kolaboratzeagatik emandako urtebeteko bizileku baimena amaitzen ari zaielako. Orain, baimen hori berriztatzeko urtebeteko kontratua edukitzea galdatzen die Atzerritarrentzako Bulegoak.

2010etik dator iruzurra. Ehun bat etorkinek 1.500 eta 2.000 euro bitarteko ditu kopuruak ordaindu zituzten, bizileku baimena lortzeko bidea erraztu behar zieten lan kontratuak eskuratzeagatik, baina Atzerritarrentzako Bulegora baimen eske jo zutenean, kontratuak iruzurrezkoak zirela jakin zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.