Etorkinentzako atxikitze zentroaren aurrean, kexu
HENDAIA. Protesta egin zuten atzo goizean hainbat lagunek Hendaian (Lapurdi), atzerritarrentzako atxikitze zentroaren aurrean. Legezko paperik ez izatea falta administratiboa dela ohartarazi zuten, eta horregatik ezin dela inor ere atxilotu. SOS Arrazakeriak, Cimadek eta Isiltasunaren Zirkuluko elkarteek deitu zuten protestara; elkarte gehiago ere atxiki zitzaizkien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu