Etorkizuneko erronken berri eman du Topaguneak
IRUÑEA. Berriki onartu duen txostena aurkeztu zuen atzo Topaguneak Iruñean. Oinarriparrak jarri diote izena, eta bertan erakundeak etorkizunera begira dituen erronkak zehazten dituzte. Horien artean dago euskara komunitate «osasuntsu eta trinkoa» sortzea eta elikatzea. Aurkezpenean euskalgintzako, sindikatuetako eta alderdi politikoetako ordezkariak izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu