Anai Astiz Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza kontseilariak uste du Etxabakoitz auzoko hirigintza plana berriro aztertu beharko litzatekeela: «Proiektua, jasangarria, bideragarria eta egingarria izan dadin, egungo errealitatera egokitu behar da». AHT abiadura handiko trenaren geltokia eraikitzeko hustuko diren lurretan 9.000 etxebizitza eraikitzea jasoa dute planean. Auzoko taldeek hainbat protesta egin dituzte planaren aurka, eta Kontu Ganberak ere arriskutsutzat jo du.
Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak, hala ere, tren lasterra «ahalik eta azkarren» eraikitzearen alde agertu zen atzo: «Garai zail hauetan AHTa Iruñera iristea oso garrantzitsua da».
Etxabakoitzeko plana berriz aztertu behar dela uste du Anai Astizek
Yolanda Barcina, berriz, Nafarroako abiadura handiko trenaren zatia «ahalik eta azkarren» egitearen alde agertu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu