LAborantza ganbera

Etxalde txikiek badutela geroa erakutsi nahi du Laborantza Ganberak

Otsailaren 26an Laborantza Ganberak l. Biltzar orokorra egin zuen, eta 2005erako egitasmoa finkatu. Laborantzaren geroa ez dela kantitatea egitearen baitan frogatzen azaldu du Ganberako idazkari Arño Cachenautek, "baina bai hobeki egitean, gastuak txikituz". Beraz, kalitatea izanen dute helburu. Horretaz gain, etxekalte txikiek etorkizuna badutela erakutsi nahi diete, batik bat gazteei.

2005eko martxoaren 8a
19:29
Entzun
Oro-har laborantza iraukorra baloratzea eta garatzea dute xede, Mixel Berhokoirigoin Ganberako lehendakariak azaldu duenez, "kalitatea bermatuz eta natura errespetatuz". Hori segurtatzeko zenbait baldintza bete beharrezkoak direla eta, ardatz zehatz berezituak dituzte. Horietariko bat beraz, "balio gehigarria bilatzea" izango da. Etxe ekoizpenak bultzatu eta merkatu berriei begira komertzializazio era berriak atzematea.

Etxalde ttipiek ere gero bat badutela erakustea da helburuetariko bat, bereziki gazteei begira. Alabaina, lurren transmisioa eta gazteen instalazioa du beste erronka bat Ganberak. Langile bat horretaz arduratzekoa da.

Orotara bost langile kontratatuak dituzte. Laguntzak eskuratzeko paperen betetzea izanen dute funtzio nagusia. Izan ere, 2003an erreformatu Europako Laborantza Politika martxan jarriko dute aurten, eta gai konplikatua dela-eta, kontseilari juridiko bat ere izanen dute laborariek beren zerbitzurako.

Azken puntua, lur antoaketaren baitan kokatua dute. Bi lan arlori eman die lehentasuna: Batetik mendiaren erabilpen ezberdinen inguruan gogoetak egitekotan dira, karta bat osatuz; eta bestetik, 2x2 errepide gitasmoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.