Etxarro errekan egindako isuri ilegal bat ikertzeko eskatu die SEO/BirdLife elkarte ekologistak Nafarroako Gobernuari eta Seprona Guardia Zibilaren natura zaintzeko zerbitzuari. Iratiko Alduide mendiandagoen erreka horretan gertatzen den hirugarren isuria dela salatu du. Oraingoan, 2.000 amuarrain hil direla jakinarazi dute ekologistek, eta Sepronak Ebroko Konfederazio Hidrografikoko laborategietara eraman ditu hildako animaliak, zergatik hil diren ehaztu ahal izateko.
Ikerketa «ahal den azkarrena» egitea galdegin du elkarte ekologistak, errekak duen garrantzi ekologikoa kontuan hartuta.Salmonidoen erreserba genetikoa izateaz gain, bisoi europarra duten ibaietako bat dela gogorarazi du. Hori dela eta, Nafarroa-ko Gobernuak zaintza gune berezi izendatu zuen Aldude mendiko eremu hori, eta hori da Europam ematen den babes mailarik handiena. Hortaz, nahita egindako isuri horiek buka daitezen, ikertzen hasteko eskatu dute ekologistek.
Magnesita meategia
SEO/BirdLifek adierazi du orain arte izan diren hiru isuriek zerikusia izan dezaketela inguru horretan ireki nahi duten magnesita meategiarekin. Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Zubiriko meategiaren ustiapena luzatzeari, Aldude mendiko babes eremuak horrelakorik onartzen ez duen arren. Elkarte ekologistak auzitara jo du Nafarroako Gobernuaren erabakia bertan behera gera dadin. Dena dela, SEO/BirdLifek uste du enpresaren lana errazteko giltza izan daitezkeela isuriak. Hain zuzen ere, isuri horiek eremu horretan animalia babestuak akabatzeko helburua izan dezaketela pentsatzen du, hartara ustiatze baimena bertan behera ez uzteko.
Etxarro errekako isuri ilegalak ikertzeko eskatu dute
Magnesita meategi baten proiektuari lotuta egon daitezkeela diote ekologistek; hirugarren isuria dela azaldu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu