KALE ERASOA

Etxe agentzia bati 'molotov koktelak' bota dizkiote Hendaian

Goizaldean izan da erasoa eta erabat kiskalita geratu da. Agentzia bereko autoari ere su eman diote.

2010eko uztailaren 15a
12:20
Entzun
Goizaldeko ordubata aldera su eman diote Maitena izeneko etxe agentzia bati Hendaian, Hostailbideen karrikan. Erabat kiskalita geratu da. Jean Battit Salaberri alkateak jakinarazi du molotov koktelak bota dituztela. Alboko kale batean zegoen agentzia bereko auto bati ere nahita eman diote su, atzeko kristalak hautsita. Autoak su hartu duenean alboan zuen beste auto bat ere erre egin da.

Agentzia etxabe batean dagoenez, bizilagunen artean alarma sortu da suhiltzaileak iritsi eta sua itzali duten artean. Goiko pisuko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte suhiltzaileek. Kalte materialak handiak izan dira, baina ez da zauriturik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.