Gaur goizean Donostiako Gros auzoko taberna batean sua piztu da eta horren gaineko etxebizitza hustu behar izan dute. Goizaldeko 04:00etan piztu da sua Ertzaintzak jakinarazi duenez; hainbat bizilagunek ohartarazi dute, tabernatik kea ateratzen ari zela ikusita.
Secundino Esnaola kalean dago taberna, eta Casa Duran izena du. Suhiltzaileak barrura sartu dira, eta sukaldean piztuta zen sua itzaldu dute. Suak sukaldea erabat kixkali suela esan dute. Hala ere, egurrezko egituratik sua gaineko etxebizitzara iragan dela ikusi dute. Etxe horretan bizi den emakumeak esan du lurretik kea ateratzen zela.
Suhiltzaileek etxe horretako zorua hautsi behar izan dute, suak hartutako egurra itzaltzeko.