gizartea

Etxe bat kiskali da Berriobeitin, baina ez da zauriturik izan

Musika taldeek erabiltzen zuten eraikina, entseguetarako.

2009ko azaroaren 17a
19:03
Entzun
Berriobeitiko (Nafarroa) etxe bat kiskalita geratu da bart, sutearen ondorioz. Hala ere, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ez da zauritutako lagunik izan. Musika talde batzuek erabiltzen zuten etxea, entseguetarako.

Eraikinaren bi laurden erreta geratu dira. Aitzoainen, Santa Ageda karrikan izan da gertaera -eraikinaren behealdean sortu zen-, 22:45 aldera. Goizeko ordubietan lortu dute sua amatatzea suhiltzaileek. Foruzainek oraindik ez dakite zer dela-eta sortu zen sua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.