Goizaldeko 5:38an sua piztu da Basauriko Ugarte kaleko etxe bateko sukaldean. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ke-erauzgailuan sortu dira garrak, oraindik argitu ez dituzten arrazoiengatik.
Etxe horretan bizi den gizonezkoak kea arnastu du, eta erietxera eraman dute. Suhiltzaileak eta anbulantzia bertan izan dira.