Etxe husteak saihesteko bitartekari zerbitzuarekin bat egin du Kutxabankek

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Zorpetutako familientzako hipoteka bitartekaritza zerbitzuarekin bat eginez, lankidetza hitzarmena sinatu dute Kutxabankek eta Eusko Jaurlaritzak. Bitartekaritza zerbitzuak konponketak lortu nahi ditu hipotekak ordaindu ezin dituzten familien eta bankuen artean. Etxebizitzak 350.000 euro baino gehiago balio ez baditu, familiaren ohiko bizitokia bada eta familiak bankuarekin akordiorik lortu ezin badu, hipoteken bitartekaritza zerbitzuak egingo du proposamen bat, zorra kitatzeko modua egiteko. Bitartekaritzak hilabeteko epea izango du proposamena egiteko, eta Kutxabankek konpromisoa hartu du erreklamazio judizialik ez egiteko bitarte horretan.

Jaurlaritzak eta Kutxabankek atzo sinatu zuten ituna, eta, justu atzo, etxe huste bat galarazi zuen Stop Desahucios taldeak, Irunen (Gipuzkoa). Kutxabankek etxea husteko agindu zion jabeari, baina Stop Desahucios taldekoek elkarretaratzea egin zuten atarian. Kutxabankeko abokatu batekin bilera egitekoak dira gaur, jabearekin negoziatzeko eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.