Etxe Desjabetzeak

Etxe kaleratze bat gelditzea lortu dute Derion

Etxetik ez kaleratzea lortu du Derioko familia batek, Bizkaiko Kaleratzeak Stop plataformaren laguntzarekin.

jarraia124579.jpg
Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko uztailaren 5a
13:37
Entzun

Joan den ostegunean saiatu ziren lehenengoz Derioko (Bizkaia) udaltzainak familia etxetik kaleratzen, eta gaur goizean egin dute bigarren ahalegina. Udaltzainak joan diren unean bertan ziren hainbat kazetari, Kaleratzeak Stop plataformako kideak eta herriko Ahal Dugu eta EH Bilduko ordezkariak. Bertan ziren pertsonak ikusita, beste egun batean itzuliko direla adierazi dute udaltzainek.

Kaleratzeak Stop plataformak zabaldu duen informazioaren arabera, bikote bat eta horien hamairu hilabeteko haurra bizi dira etxean. Gurasoetako batek %68ko elbarritasuna du, bizkarrezur muineko lesio batek eraginda. Udaleko gizarte langileak Caritasen etxebizitza batera joateko aukera eman zien, baina ezetz erantzun zuten, igogailurik ez duelako. Kaleratzeak Stop plataformak salatu duenez, udalaren ekimena da kaleratzea, familiak bankuarekin adostu baitzuen bizileku egokia aurkitu arte etxean gelditzea. Familiaren egoerari konponbidea emateko eskatu die plataformak erakundeei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.