gizartea

Etxe kaleratzeen aurkako manifestazio bat izango da larunbatean Donostian

Stop Kaleratzeak elkarteak konpromiso zehatzak eskatu dizkie bankuei, erakunde publikoei eta alderdi politikoei.

2012ko abenduaren 26a
13:38
Entzun

Bankuei, erakunde publikoei eta alderdi politikoei etxe kaleratzeen aurkako "konpromiso zehatzak" eskatzeko, larunbatean manifestazio bat egingo dute Donostian, Stop Kaleratzeak elkarteak deituta. 12:30ean hasiko da, Bulebarrean.

Ane Martin elkarteko kideak esan du Espainiako Gobernuak oraindik ez duela legea aldatu eta bankuek ez dituztela geratu maileguen ordainketarik ezagatik harturiko neurriak, nahiz eta etxetik kaleratzear ziren lagun batzuek euren burua hil duten azken hilabeteetan. "Gainera, epaitegietan era horretako etxeen enkanteak ugaritu egin dira. Finantza erakundeak euren kontuak orekatu nahian ari dira edo horrelako etxe gehien banku txarrari eman nahi dizkiote".

Besteak beste, Kutxabank EAEko bankuaren jarrera salatu du Stop Kaleratzeak elkarteak, "hilabeteotan harturiko konpromisoak ez baititu bete. Gai honegatik kaltetuta dauden bere bezeroei ez die irtenbiderik eskaini".

Alderdi politikoei elkartearen ekimen legegilea babesteko eskatu die, Eusko Jaurlaritzari etxebizitza politika berri bat egiteko, udalei ez lan egiteko etxe kaleratzeak egiten dituzten bankuekin, Kutxabanki bere politika soziala aldatzeko, eta herritarrei egoera honen aurka "borrokan" jarraitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.