Bizkaiko Diputazioak behin-behineko onarpena eman dio Bilboko Lurralde Planari. Jaurlaritzak espero du urtea bukatu baino lehen behin betiko onestea. Gaur egungo testuak aldaketa nabarmena ezarri du azken urteetako dokumentuaren aldean: planak hasieran zioen asko jota 108.000 etxe egin beharko zirela 2020. urtera bitartean, baina indize hori dezente murriztu da tokiko erakundeekin negoziatu ondoren (88.000).
Irizpide nagusia, berriz, ez da aldatu. Martin Arregiren hitzetan, «ideia da lurrak oso gutxi dagoela, eta, ondorioz, ezin dela onartu batez ere Eskuinaldeko gune askotan hain dentsitate baxuko garapenik izaterik». Getxo edo Plentziako kasuak dira, besteak beste. Horregatik, Lakuaren ustez, zonalde batzuk «berriro ere dentsifikatu beharra dago». Getxo aldeko zenbait tokitan, kasu, helburua da denboraren poderioz zortzi aldiz handiagoko dentsitatea lortzea.Bestalde, planaren bigarren irizpide nagusia da «erabilera mistoak» indarrean ezartzea: «Ezin dute soilik etxebizitzek ordezkatu garai batean zegoen bilbapen ekonomikoa: etxebizitzak behar dira, beti ere jarduera ekonomikoarekin uztartuta».Bestalde, tranbiaren aukera begi onez ikusi da Bilboko plangintzan ere bai, eta Ortuella Txorierrirekin lotzeko proposamena bota du.Bilboko plangintza EAEko garrantzitsuena da,900.000 pertsona bizi baitira 35 udalerritan banaturik.
HEGO EUSKAL HERRIKO LURRALDE PLANAK. BILBOKO METROPOLIA
Etxe kopurua murriztu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu