Espainiako Gobernuak ohiko etxebizitzaren mailegua pagatzeagatik jasotzen den zerga kenkaria ezabatuko die etxebizitza 2006ko urtarrilaren 20a baino lehenago erosi zuten herritarrei. Hala agindu du Estatuko Aldizkari Ofizialaren azken alean.
Asteazkenean, Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuak ez zuen iragarri neurri hori, ezta atzo Cristobal Montoro Ogasun ministroak ere. Raxoik adierazi zuen etxebizitza urtarriletik aurrera erosten dutenei soilik ezabatuko zietela kenkaria.
Hala ere, horren gaineko eskumena foru aldundiek eta Nafarroako Gobernuak dute; PSOEk aurreko legealdian kenkariak murriztu zituenean, eustea erabaki zuten.
Etxea 2006 aurretik erosi zutenak, zerga kenkaririk gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu