Etxea salduta lortutako diruaren erdia salbuetsi egingo dute zergetatik
Etxebizitza merkatua suspertzeko neurriak iragarri zituen atzo Espainiako Gobernuak, ministro kontseiluaren ondoren: urtea amaitu arte, etxea salduta lortutako diruaren erdia ez dute zergapetuko; bestela esanda, salmentarengatik lortutakoaren erdiari dagozkion zergak pagatu beharko dira. Alokairua sustatzeko neurriak ere iragarri ditu gobernuak: babesa areagotuko diote etxejabeari; alokairuan daudenek gehienez hamar egun izango dituzte atzeratutako ordainketak egiteko, eta, pagatu ezik, azkarrago botako dituzte. Kontratua eten ahalko du jabeak hilabete aurretik abisatuta. Alokairua zenbatekoa den erabakitzea bi aldeen esku utziko dute; KPI kontsumoko prezioen indizea ez da irizpide bakarra izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu