ETXE KALERATZEA

Etxea zorraren truke ematea adostu dute Rural Kutxak eta Urko Rodrigok, kateatu eta itxialdia egin eta gero

Entitate finantzarioarekin negoziatzeko abiatu du protesta Atarrabian, etxea desjabetu ez diezaioten.

Gastearena, Rodrigori Rural Kutxaren konpromiso idatzia ematen. @AHOTSAINFO
2014ko urriaren 3a
09:43
Entzun

07:45 aldera sartu da Rodrigo Rural Kutxak Atarrabian duen sukurtsal batera, eta bertara kateatu da. Hainbat herritar bertaratu dira Rodrigori babesa ematera. Espainiako Polizia ere joan da, baina ez dute aterarazi, eta aurrezki kutxako ordezkari batekin hitz egin du telefonoz.

Zorra kitatzeko etxea hipotekaren truke ematea eskaini dio Rural Kutxak, baina dokumentu idatzi bat sinatu ezean ez zela sukurtsaletik aterako jakinarazi du Rodrigok. Pello Gastearena Atarrabiako alkateak egin ditu bitartekari lanak, eta idatzizko akordio batera heldu dira Gastearena eta Rural Kutxa, zorra kitatzeko etxea ematea adostuz. Sukurtsaletik irten, eta Rodrigo identifikatu du Poliziak.

Rodrigok salatu du orain arte Rural Kutxa ez dela negoziatzeko prest azaldu. Webgune batean azaldu du bere kasua, eta oihartzun zabala izan du itxialdiak #urkorenetxea traolarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.