Tuteran (Nafarroa) BBVAk duen bulego bati eraso egiten saiatu dira atarian jarritako lehergailu baten bidez. Erasoak huts egin du, ordea: leherrarazteko sisteman akatsa gertatu da, eta, ondorioz, aerosolekin betetako botila batekin eta petardo piroteknikoekin etxean egindako lehergailua ez da zartatu.
Espainiako Poliziako teknikariek kendu dute lehergailua bulego ataritik, hain zuzen ere, polizia ituirriek Efe albiste agentziari azaldu diotenez. Zehazki, Tuterako Lourdes auzoko BBVAren bulegoan zegoen jarrita lehergailua, eta goiz-goizetik hesituta eduki dute, badaezpada.
Erasoa
Etxean egindako lehergailu bat jarri dute banku baten atarian Tuteran, baina huts egin du
Espainiako Poliziako teknikariek indargabetu dute erabat. Aerosolez betetako botila batekin eta petardo piroteknikoekin zegoen eginda lehergailua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu