Erasoa

Etxean egindako lehergailu bat jaurti dute Barakaldoko Udaltzaingoaren egoitzara

Etxean egindako lehergailu bat, torloju eta azkoinak zein margo urdina jaurti zituzten atzo iluntzean jende talde batek Barakaldoko (Bizkaia) Udaltzaingoaren egoitzaren aurka. Lehergailua 30 bat zentrimetroko butano botila batek eta petardo batek osatzen zuten, eta petardoa lehertu zen arren, ez zuen lortu butano botila eztandaraztea. Ondorioz, kalte material txikiak utzi ditu erasoak.

2004ko urtarrilaren 6a
15:24
Entzun
Barakaldoko Udaltzaingoko iturriek agertu dutenez, iluntzeko zazpi eta erdiak aldera jazo zen erasoa. Errege Magoen kabalkada zela-eta, ia udaltzain gehienak segizio horren antolaketan laguntzen ari ziren, eta lau baino ez zeuden egoitzan.

Orduan, burua kaputxaz estalita zuen norbaitek petardo batez eta gas botila txiki batez osatutako lehergailua jaurti zuen udaltzainen egoitzaren kontra; gas botila, ordea, ez zen lehertu, eta, ondorioz, egoitzako kristal blindatuak baino ez ziren hondatu. Horrekin batera, beste lagun batzuk torlojuak, azkoinak eta margo urdina jaurti zuten poliziaetxearen kontra.

Barakaldoko udaltzainak gertatutakoa ikertzen ari dira, eta sabotajea egin zutenen bideo irudiak dituztela agertu dute. Tontxu Rodriguez Barakaldoko alkateak gogor gaitzetsi du erasoa, eta egin dutenak "faxistak" direla azpimarrat du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.