18:00ak aldera jaso zuten larunbatean suhiltzaileek lehergailuaren berri ematen zuen deia; 20 minuturen buruan lehertuko zela esan zuen. Lasterrera esandako lekua hesitu zuen Poliziak eta inguruak miatu zituen. Kloratoarekin etxean egindako lehergailu txiki bat aurkitu zuten zakarrontzi batean, eta 19:50 alderako indargabetzea lortu zuten.
Lehergailuaren berri emanez deitu zuen pertsonak "Euskal Herria ez da salgai" aldarrikatu zuen. Ondorioz, iragan apirilaren 14an Kanbon, Miarritzeko aireportuan, eta Baionako suprefeturaren ondoko zaborrontzietan jarri zituzten lehergailuekin lotu du Ziburukoa Poliziak. Izan ere, orduko hartan ere aldarrikapen bera egin zuen deitzaileak.
Erasoa
Etxean egindako lehergailu txiki bat indargabetu dute Ziburun, Alliot-Marieren etxetik hurbil
Michelle Alliot-Marie Frantziako Defentsa ministroaren Ziburuko (Lapurdi) etxe alboan lehergailu bat jarri zutela esanez dei bat jaso zuten iragan larunbatean suhiltzaileek. Hala, etxean egindako lehergailu txiki bat aurkitu zuten ministroaren etxe ondoko zakarrontzi batean. Eztanda egin baino lehen indargabetu zuen Frantziako Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu