Erasoa
Etxean egindako lehergailua eztandarazi dute Abadiñon, Postaren bulegoan
Atzo gauean etxean egindako lehergailu batek egin zuen eztanda Abadiñoko (Bizkaia) Postaren bulegoan. Kalte material txiki-txikiak baino ez ditu eragin eztandak: zehazki, fatxada belztu du keak.
Atzo gaueko hamaikak laurden gutxi aldera gertatu zen erasoa, Abadiñoko Solozabal kaleko Postaren bulegoan. Ertzaintzako iturriek agertu dutenez, kanping-gas botila batekin eta likido sugarriarekin zegoen eginda lehergailua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu