Kale erasoa

Etxean egindako lehergailua indargabetu du Ertzaintzak Bilbon

Banku baten atarian zegoen bonba, Santutxu auzoan.

2009ko otsailaren 18a
17:10
Entzun
Ertzaintzak ezezagun batzuek etxean egindako lehergailua indargabetu dute bart Bilbon, Santutxu auzoan. Banku baten atarian zegoen bonba, eta herritar batek poltsa susmagarri bat ikusita joan ziren hara ertzainak, 23:30ak aldera, Juan Gardeazabal kalera.

Artezalariek jardun dute lehergailua indargabetzen.

Bestetik, Pilar del Valle Burlatako (Nafarroa) PPko zinegotziak adierazi du "mehatxuak mehatxu" lanean segituko duela. Hain zuzen, herenegun gauean Agoitzen (Nafarroa) bere etxe aurrean gezurrezko lehergailua topatu zuen Guardia Zibilak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.