Sutea
Etxean piztutako suteak harrapatuta gizonezko bat hil da Gorlizen
Gorlizko (Bizkaia) etxebizitza batean sutea izan da bart goizaldean, eta han bizi zen gizonezko bat hil da. Jaurlaritzako Herrizango Sailak agertu duenez, koltxoi batean sortu da sua. 61 urteko A.V.R. da zendua.
Bart goizaldeko ordubiak hamar gutxi aldera piztu da sua Gorlizko etxe batean. Etxebizitza bakar bat du eraikinak, eta sutearen ondorioz hil den A.V.R. bizi zen han. Etxea zaharra da, eta egurrezkoa du egitura. Horregatik, eraikina suntsi zezakeela pentsatu dute suhiltzaileek, baina, azkenean, egiturari ez dio eragin. Izan ere, garrak baino gehiago zabaldu da kea, eta hark egin ditu kalterik handienak. Aurreneko ikerketen arabera, koltxoi baten sortu da sua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu