1. Etxebizitzarako eskubide subjektiboa. Etxebizitza duin bat alokairuan izateko «eskubide subjektibo perfektua» izan behar dute 18 urtez gorako pertsona guztiek.
2. Etxebizitza publikoak, alokairuan. Administrazio publikoek eraikitako etxeak alokairuan adjudikatu behar dira.
3. Zozketarik ez. Zozketekin ez baizik baremoen arabera eman behar dira etxe publikoak.
4. Etxebizitza Zerbitzu Publikoa. Administrazioen arteko deskoordinazioak gainditu eta etxebizitza eta hirigintza politikak bateratzeko, Etxebizitza Zerbitzu Publiko bat behar da.
5. Etxe hutsik ez. Ondare higiezinen gaineko zerga garestituz edo aldi baterako desjabetzeen bidez, etxebizitza hutsik ez egoteko neurriak hartu behar ditu administrazioak. Horretarako, pizgarriak ere eman behar ditu.
6. Alokairuetan esku hartu. Alokairu libreko merkatua arautu egin behar da.
7. Hipoteka legea moldatu. Hipoteka legea berritu, zorpetze ratioa %30era eta amortizazio aldia 20 urtera jaisteko.
8. Behin-behineko neurriak. Krisien ondorioz hipotekak ordaindu ezin dituztenei Etxebizitza Zerbitzu Publikoak erosi behar die etxea, parke publikora gehitzeko. Zerbitzu horrek bermatuko die etxea beharrean diren familiei. Bestalde, gehiegizko alokairuei aurre egiteko laguntzak handitu behar dira.
9. BPGaren %4, politikara. Etxebizitza politika garatzeko, BPG barne produktu gordinaren %4 inbertitu behar da.
10. Partaidetza. Botere publikoek herritarren partaidetza bermatu behar dute etxebizitza, hirigintza eta lurralde antolaketa politiketan.
EtxebizHitza plataformaren dekalogoa, EAEko Etxebizitza Legea aldatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu