Irungo (Gipuzkoa) Lapitze auzoko etxebizitza bat guztiz kiskali da bart sute baten ondorioz. Suhiltzaileek agertu dutenez, atzo iluntzeko bederatziak aldera pizten zen sua, Jolo kaleko 7. atariko etxebizitza batean. Teilatupean dago etxebizitza hori, eta, ondorioz, garrak teilatura eta eraikineko beste zati batzuetara zabaldu dira.
Hori dela eta, eraikineko bizilagun guztiak aterarazi dituzte suhiltzaileek, badaezpada. Arestian aipatu bezala, sutea sortu den etxebzitza guztiz kiskalita geratu da. Halaber, suak kalteak eragin ditu teilatuan; beste etxebizitza batzuetan ere nozitu dituzte kalteak, baina suhiltzaileek botatako uragatik.
Goizaldeko ordubatak aldera lortu dute suhiltzaileek sutea itzaltzea.
Sutea
Etxebizitza bat kiskali da Irungo Lapitze auzoan
Inor ez da zauritu, baina eraikineko bizilagun guztiak aterarazi behar izan dituzte, badaezpada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu