Goizeko ordubata eta erdiak aldera piztu da sua, eta une hartan pertsona bakar bat zegoen etxebizitza barruan. Bere kabuz irtetzea lortu du, eta, gainera, gero ez du osasun arloko laguntzarik behar izan.
Nolanahi ere, etxebizitzako gela guztiak erabat hondatu ditu suak.
Sutea
Etxebizitza bat kiskali du suak Donostian, Egia auzoan
Donostiako Egia auzoko etxebizitza bat guztiz kiskali du suak bart gauean, baina, hala ere, ez da inor zauritu. Deba Ibaia kaleko 7. atarian gertatu da sutea, eta zergatik piztu den oraindik argitzeke dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu