Polizia operazioa

Etxebizitza bat miatu du Guardia Zibilak Logroñon, Arkaitz Goikoetxea bertan zutela

Polizia iturriek zabaldu dutenez, hilaren 25an Frantzian atxilotutako Olga Comesek hartu zuen errentan. Goikoetxea hilaren 22an atxilotu zuen Guardia Zibilak, Bilbon, =i ETAren =i Bizkaia sare=i-ko buru izatea egotzita. Beste bederatzi lagun ere atxilotu zituen sarekada berean.

2008ko uztailaren 31
16:44
Entzun
Etxebizitza bat miatu du Guardia Zibilak gaur goizean hasi eta zazpi orduz Logroñon (Errioxa, Espainia). Polizia iturriek ETArekin lotu dute miaketa: etakide izatea egotzita joan den astean Frantzian atxilotu zuten Olga Comesek hartu zuela etxe hori errentan diote aipatutako iturriek. Halaber, Arkaitz Goikoetxea eraman dute miaketara. Goikoetxean hilaren 22an atxilotu zuten, Bilbon, ETAren Bizkaia sare-ko buruzagi izatea leporatuta. Hain zuzen ere, etxebizitza hori Bizkaia sarea-ren gordeleku izan zela diote polizia iturriek, eta Comesi ere sare horretako kide izatea leporatzen diote. Goizeko bederatziak inguruan hasi eta 15:45 inguru arte aritu dira etxea arakatzen.

Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu du miaketa; zehazki, Pablo Ruz guardiako epaileak. Logroñoko El Arco auzo berrian dago etxea, Isaac Albeniz kalean.

Goikoetxearen sarekada berean beste bederatzi lagun ere atxilotu zituen Guardia Zibilak, eta bi izan ezik, gainerako guztiak espetxeratzeko agindu zuen Baltasar Garzon epaileak. Halaber, joan den ostiralean Frantzian atxilotutako Olga Comes eta Asier Ezeiza ere espetxean dauzkate atzodanik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.