Sutea

Etxebizitza batek su hartu du Donostiako Amara auzoan

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Donostiako Amara auzoko etxebizitza batean sutea izan da bart goizaldean. Zehazki, Isabel II.a kaleko 5. atariko etxebizitza batek hartu du du, 7. pisukoak. Eraikineko bizilagun guztiak atera behar izan dituzte, badaezpada. Era berean, su hartu duen etxebizitzan bizi zen pertsona batek mediku laguntza behar izan du kearekin toxikatu delako.

2005eko uztailaren 20a
11:46
Entzun
Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, goizaldeko 03:20 aldera piztu da sutea, aipatu etxebizitzako gela batean. Areto hori eta korridorea guztiz kiskali dituzte garrek; etxearen beste zatiak oso hondatuta geratu dira, batik bat, keagatik eta berogailuaren hodiak lehertu direlako.

Badaezpada,eraikineko bizilagun guztiak atera egin dituzte. Bederatzi pisu eta atikoa dauzka eraikin horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.