GIZARTEA

Etxebizitza galdu dutenek gainbaliorik ez ordaintzea proposatu du Gipuzkoak

[YouTube]http://youtu.be/yXFN6fMGh4U[/YouTube] Batzar Nagusiei lurzoruaren gainbalioaren lege aldaketa proposamena luzatuko die Aldundiak. 'Stop Deshaucios Gipuzkoa' plataformak protesta egin du gaur Kutxaren egoitzaren aurrean. 

2011ko abenduaren 30a
15:47
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du etxebizitza galdu dutenek lurzoruaren gainbaliorik ez ordaintzeko lege aldaketa bultzatuko duela. Proposamena Batzar Nagusiei luzatuko die. 

Aldundiaren esanetan, "ez da bidezkoa pertsona batek hipoteka ordaintzerik ez eta etxebizitza galtzen duenean lurzoruaren balioa gehitzearen gaineko zerga ordaindu behar izatea, bertan dagoen etxebizitzari etekinik ateratzerik ez baitago". 

Aldundiaren arabera, "etxebizitzaren jabeak ez du lur horien garestitzetik etekinik aterako bere etxebizitzaz gabetzean eta kasu horietan ez luke zerga zertan ordaindu". 

Bestalde, Stop Deshaucios Gipuzkoa plataformak protesta egin du gaur Kutxaren egoitzaren aurrean, erakunde finantzioarioak Beraungo andre baten gurasoak etxerik gabe utzi nahi dituela salaketzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.