Etxeetako kaleratzeen kopurua %63 jaitsi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 2011ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren arabera, urtarriletik martxora 567 desjabetze izan ziren, apirila eta ekaina artean 627 eta uztailetik irailera 397.
Lurraldeka aztertuz gero, Bizkaian izan zen desjabetze gehien, Araban ondoren, eta Gipuzkoan gutxien. Hirugarren hiruhilekoan 238 kaleratze Bizkaian egin ziren, 85 Araban eta 74 Gipuzkoan.
2011ko urtarriletik irailera arte 1.591 kaleratze egin ziren: 939 Bizkaian, 360 Araban eta 292 Gipuzkoan.