ETXE KALERATZEAK

Etxegabetzeak eteteko eskatu dute Gasteizen

Kaleratzeak bertan behera uzteko nahikoa ez egitea leporatu diete erakunde publikoei, eta etxea hipotekaren ordainetan emateko aukera ezartzeko eskatu dute.

2012ko abenduaren 1a
16:46
Entzun

Hainbat herritar elkartu dira gaur eguerdian Gasteizen, Hego Euskal Herriko hainbat plataformak deituta, etxe kaleratzeak bertan behera utzi eta prozedura horretan daudenentzat bestelako irtenbideak bila ditzatela eskatzeko. Etxebizitza eskubidea. Kaleratzerik ez lelopean joan da manifestazioa, eta banketxeen aurka oihukatu dute.

Erakunde publikoei egotzi diete etxe kaleratzeen arazoa eteteko nahikoa egin ez izana, eta irtenbide zehatz batzuk proposatu dituzte. Etxea hipotekaren ordainetan emateko aukera ezartzeko eskatu dute, atzera eraginez. Gainera, kaltetuei alokairu soziala eskaintzea ere galdegin dute.

Halaber, herri ekimen legegile bat aurkezteko abiatutako sinadura bilketarekin jarraitu dute. Aimar Saenz de Buruaga Arabako Stop Kaleratzeak elkarteko kideak azaldu duenez, otsailean eraman nahi dute ekimen legegilea Espainiako Kongresura. Gainera, kritikatu du Espainiako Gobernuak etxe kaleratzeen alorrean onartutako dekretua ez duela "ezer konpontzen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.