ETA. POLIZIA OPERAZIOA
Etxehandi atxilotu izana gaitzetsi dute kulturako ezagunek
Frantziako ordezkariei gutun bat idatzi diete, Frantziaren «usaiako nahasketa» salatuz
Ipar Euskal Herriko kulturgintzako pertsona ezagun andana batek bat egin du Marcel Etxehandiren atxiloketa gaitzesteko. «Gure baitan gaitzidura sarkor bat sendi dugu, kulturaren militante bat gaizkiaren zerbitzuko eragile bat bezala aurkeztua izan dela ikustean», dio Frantziako ordezkariei igorriko dieten gutunak. «Aita Marcelen bitartez kultur eragile guztiak akusatzen dira. Giza eskubideen herrian beti arkaikotzat eta kaltegarritzat hartua da bere kultura bizi eta bere hizkuntza mintzatu duen eskualde baten aldarrikapena», dio gutunak. «Ministroen joan-jin lasterren eta ukaldi ikusgarrien artean ezaxolakeria eta gutxiespena baizik ez ote da herri honen ingurikimenei ihardesteko?», galdetu dute. Hogei bat ikerlari, idazle eta irakaslek izenpetu dute Gexan Alfarok eta Claude Labatek irakurri gutuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu