KOMUNIKAZIOA

Etxeko adituekin osatu dute EITBko zuzendaritza taldea

Pello Sarasola, Odile Kruzeta, Jesus Elgezabal eta Andoni Aranburu izango dira zuzendaritzako kide. Maite Amundarain albistegietako zuzendari hautatu dute. 2013ko aurrekontua 121 milioi eurokoa izango da; murrizketa %15ekoa da.

2013ko martxoaren 11
19:28
Entzun

EAJk proposatutako sei kidek, EH Bilduk proposatutako lauk, PSE-EEko hiruk eta PPko bik osatuko dute zuzendaritza. Sarasola ETBko zuzendaria izango da, Kruzeta EITBko irratietako zuzendaria, Aranburu estrategia arduraduna eta Elgezabal kudeatzailea.

Maite Iturbe EITBko zuzendariak gaur aurkeztu ditu hedabide publikoko zuzendaritzako kideak. Administrazio kontseiluaren aurreneko bilera egin dute gaur, eta bertan aurkeztu dituzte zuzendaritzako kideak. 

Alberto Surio ordezkatu du Iturbek EITBko zuzendaritzan. Ostiralean egin zuten ekitaldi bat, karguaren ordezkapena irudikatzeko. Ostegunean izendatu zuen legebiltzarrak Iturbe EITBko zuzendari, eta agindu zuen kudeaketa "zorrotza eta estua" egingo duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.