Etxeko lurrean konposta egitea sustatuko dute Gipuzkoako 30 herritan

2012ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Hondakinen kudeaketan, prebentzioa da garrantzitsuena, Imanol Azpiroz Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko kidearen hitzetan. Baita materia organikoarekin ere: «Herri txikietan etxe guztiek dute lur zati bat eskura; haietan, xedea izan beharko luke organikoa etxean bertan edo komunitatean konpostatzea». Probintziako 30 bat herritan bide hori «ja» hasteko prest daudela adierazi du Azpirozek. Usurbilgo esperientzia gogorarazi du: 500 familiak egiten dute konposta etxean, eta orain martxan jarri dute proiektu berri bat, konposta egiteko lurrik ez dutenentzat: lorategi eta parkeetan komunitateentzako konpostagailuak jarri dituzte. Eredu hori herri txiki guztietara zabaldu beharrekoa ikusten du Azpirozek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.