EUSKAL PRESOAK

Etxekoei bisita egiteko baimena, aita hil ostean

Otsailaren 20an hil zen Fermin Vila presoaren aita, eta otsailaren 22an atera zuten Vila Picassenteko espetxetik, ehorzketa egunean.

2016ko martxoaren 3a
11:19
Entzun

Otsailaren 26an iritsi zen Vila Zaballako espetxera (Araba). Nahiz eta aita bizirik ikusteko baimena izan, ez zuten eraman etxera atzo arte, martxoaren 2ra arte, aita hil eta bi aste pasatxoren ostean. Hala jakinarazi dute senideek: "Ordubetez egon ahal izan zen senideekin, eta gero ziztu bizian eraman zuten. Hantxe elkartu ginen, animoak eta maitasuna helarazteko".

Bideo bat grabatu zuten Vilaren etxe atarian, hura espetxera bueltan nola eramaten duten erakusten duena (EH Bildu Irun).

[YouTube]https://youtu.be/VuvIBhqZ7eY[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.