Urrezko dominak

Etxenikeri, Egañari eta Astiasarani eman dizkiote Gipuzkoako Urrezko Dominak

2006ko abenduaren 27a
17:56
Entzun
Pedro Migel Etxenike zientzialariari, Andoni Egaña bertsolariari eta Iciar Astiasaran farmazia irakasleari eman dizkio Gipuzkoako Foru Alduandiak Urrezko Dominak. "Bikaintasunari" eta "berrikuntzari" ematen dizkiote domina horiek.

Gipuzkoako Diputazioan egin dute ekitaldia, eta bertan izan dira, besteak beste, Eusko Legebiltzarreko lehendakari Juan Jose Ibarretxe eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Joxe Juan Gonzalez Txabarri.

Astiasarani eman diote aurrena saria. Jose Maria Bastero irakaslea aritu da Astiasaranez, saria eman aurretik, eta sei seme-alaben ama izan arren lan andana egin duela azpimarratu du. Astiasaran Nafarroako Unibertsitateko Farmazia fakultateko dekanordea da, eta azpimarratu duenez, ikerkuntza egitearekin batera familia aurrera ateratzea posible da.

Andoni Egañak jaso du ondoren, eta haren aurkezpena Euskal Herriko Bertsozale elkarteko lehendakari Iñaki Muruak egin du. Egañak azpimarratu duenez, bertsolaritza "bizitzeko modu bat da".

Zuzenbidearen Historiako katedratiko Gregorio Monrealek hitz egin du Etxenikez. Maila altuko hezkuntza bultzatu beharra azpimarratu du Etxenikek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.